Loading emanaldi(ak)

« emanaldi(ak) guztiak

  • emanaldia hau pasa da!

Itsas Lapurrak – Gasteizen

ekaina 10 , 19:30 - 22:30

haatik_itsas_lapurrak_small
0 Flares Twitter 0 Facebook 0 0 Flares ×

Konpainiaren Itsas Lapurrak ikuskizunaren bi emanaldi Gasteizeko Kaldearte Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldian ikusi ahal izango dira.

 

Ekainak 10 Larunbata

Espainia Plaza

19:30 22:30

Sinopsia:
Euskaldunok harreman berezia izan dugu beti itsasoarekin. Nabigatzaile trebeak izan gara arrantzarako zein merkataritzarako, baina baita itsaslapurretarako ere. Garai batzuetan zaila zen hiru jarduera horiek bereiztea…

Ontzi askok burdina eta tresnak Lisboara edo Arroxelara eramanez hasten zuten bidaia, han gero balearen eta bakailaoaren arrantzarako beharrezkoa zutenaren truke aldatzeko. Baina arrantzarako bidean ahulagoa zen etsairen bat ikusiz gero, kortsario ere bihurtzen ziren harrapatutako ontzia etekinen poltsara gehitzeko.

Ikuskizun honen helburua, garai hartako bizipenak kontatzea da. Dantzaren bidez, itsasontzien joan etorriek sortzen zuten kultura ezberdinen arteko elkarbizitza azaldu, eta baita itsas gizon eta emakumeen artean presentzia handia zuten sineskerietan murgiltzea.

Bideoa:

Ikuskizunaren Info +

Xehetasunak

Eguna:
ekaina 10
Ordua:
19:30 - 22:30
Emanaldia :

Antolatzailea

Kaldearte jaialdia

Lekua

Gasteiz
Esapnia plaza
Gasteiz, 01010
+ Google Map