LUR ZURI AGA

0 Flares Twitter 0 Facebook 0 0 Flares ×

FITXA ARTISTIKOA
 

Koreografia: Aiert Beobide

Musika: Pascal Gaigne (Los mundos sutiles, Soinu banda originala)

Bideoa: Akenefilms

Kameralariak: Izaskun Bernedo eta BeƱat Gantxegi

Errealizazio eta edizioa: Izaskun Bernedo

Dantzariak: Anne Jauregi, Itziar Doyharzabal, Irati Sorondo, Amiur Luluaga, Aiert Beobide

ENTSAIO ETA GRABAZIOKO IRUDIAK
(Argazkiak: Luzuriaga Martxan eta Haatik)

01_LurZuriAga_MakingOff 02_LurZuriAga_MakingOff 03_LurZuriAga_MakingOff 04_LurZuriAga_MakingOff 05_LurZuriAga_MakingOff 06_LurZuriAga_MakingOff 07_LurZuriAga_MakingOff 08_LurZuriAga_MakingOff 09_LurZuriAga_MakingOff 10_LurZuriAga_MakingOff 11_LurZuriAga_MakingOff 12_LurZuriAga_MakingOff 13_LurZuriAga_MakingOff 14_LurZuriAga_MakingOff 15_LurZuriAga_MakingOff 16_LurZuriAga_MakingOff 17_LurZuriAga_MakingOff 18_LurZuriAga_MakingOff 19_LurZuriAga_MakingOff20_LurZuriAga_MakingOff

SINOPSIA

Bisitan joan ginen, bertan zer aurkituko genuen jakin gabe. Batetik, eraikinak beldurra ematen zuen, baina, bestetik, bertako txoko guztiak ikusteko beharra sumatzen genuen. Ordurako hutsik zeuden hango espazio asko, zikinkeriaz hutsik. Hamaika bizipen ilun izan ondoren, grafitiz beteriko pareta koloretsuek, garraxika, beteko zituzten ideia eta ilusio berriak eskatzen zituzten. Begiradaren aurrean irekitzen zihoazen leiho eta aterik gabeko espazioek, gelek, eskailerek eta pasillo amaigabeek… gure irudimena esnatzen zuten. Ohartu orduko, eraikinaren atzaparrek harrapatu baligute bezala, sentitzen ari ginena adierazteko bultzada eta beharra izan genuen. Handik irtetean, pentsamendu eta ilusio asko bertan geratu ziren.

Luzuriaga Martxan

2014ko martxoan Luzuriaga Martxan ekimena sortu zen, eta Pasai Antxo eta Donostia arteko mugan dagoen Vitorio Luzuriaga galdategi ohia berrokupatu eta auzolanean garbiketari ekin zioten. 1990ean itxi zen eraikina, eta, ekimen honen bitartez, iraganean bezala, Antxoko eragile sozial nagusi izatea dute helburu. Oraingoan, ordea, ekintza soziokulturalak garatzeko. Herritik eta herrirako.

SENTITU, SORTU, ERAKUTSI ETA ZABALDU

PRENTSAURREKOA