06/03/2014

haatik_niessen Haatik Dantza Konpainiak bere ohiko lantokia aldatu du. Dantzagunea Artelekutik Errenteriako Niessen eraikinera pasa baita.

haatik Niessen

Pena handiz uzten dugu Arteleku. Hainbat diziplina ezberdinak biltzen zituen eraikin sinestezina baitzen. Bertara lehen aldiz hurbiltzen zen edonork europar hiriburu batera bidaiatu izana senti zezakeen. Margolariak, argazkilariak, teknologia berriak, eskultoreak, dantzariak…denetik elkartzen ginen bertan. Orain urrundu egingo gaituzte bata bestearengatik…Ez dugu uste erabakirik egokiena izan denik Gipuzkoako kultur sorkuntza garaikidearen etorkizunarentzat.

Baina bestetik, dantza bezalako arte eszeniko minoritario batentzat (edo hori sinistu arazi nahi digute) Errenteriako hiriak eta Gipuzkoako aldundiak etorkizunera begira egin duten apustua sinestetezina egiten zaigu ere. Eta ziur gaude honek gure lurraldeko dantza konpainia,sortzaile eta dantzarien “osasuna” indartuko duela.

Orain arte bezala Dantzagunea oso zerbitzu garrantzitsua izango da Haatik Dantza Konpainiarentzat.

Albistea, Uncategorized @eu · Compartir: Facebook · Twitter Google + LinkedIn