-

LAN BERRIA sorkuntza prozesuan
Gure buruak lanean dira berriz, oraingoan kalean eskeintzeko sorkuntza labur bat da esku artean degun proiektua. 2018ko Udaberrian aurkeztuko degu eta mimo eta ardura handiz lantzen ari gera. Gaia zeresan handikoa izanik, ideiak antolatu, dokumentatu, guzti honi forma ematen hastea izan da lehen pausoa. Eta behin hau eginda badegu lanean hasteko abiapuntu bat: Lau emakume, lau emakume borrokan. Haien eskubideengatik borrokan.…
-

Denda zabalik!
Ostiral grisa gaurkoa, eguraldiari dagokionez behintzat, baina gu pozik gaude. Denbora daramagu webgunearen berritze eta txukunketa lanak egiten. Eta bai, gauza hauek luze joaten dira ondo egin nahi direnean. Azken ukitu batzuk besterik ez zaizkio falta, baina berrikuntzetako bat martxan dago dagoeneko; Gure kamixetak eta poltsak modu erraz eta azkar batean lortzeko internet bidezko dendatxo bat sortu dugu:…
