Dantzaren bidez
kultura eta gizartean
hausnartzen
2011tik Haatik Dantza Konpainia

2011-2026
Gure lanetan, euskal dantzaren arrastoak eta gaur egungo gorputz-lengoaiak elkarrizketan jartzen ditugu.
Urte hauetan, gure sorkuntzak askotariko eszenatoki eta testuinguruetara eraman ditugu, Euskal Herritik nazioarteko agertokietara.
Baina gure lana ez da emanaldietan amaitzen: hezkuntza, prestakuntza eta bitartekaritza proiektuen bidez dantza beste pertsona eta testuinguru batzuengana ere hurbiltzen dugu, esperientziak partekatzeko eta topagune berriak sortzeko.
Datozen emanaldiak
2026
2027
Biran

OTS
Antzokia · 60 min
Herri Gogoa diskoetxearen ondaretik abiatuta, belaunaldi baten sormena, memoria eta eraldaketa kulturala gaur egungo begiradatik berrirakurtzen duen dantza lana.

IOI
Kalea · 35 min
Memoria, gorputza, zuzeneko musika eta espazio publikoa elkartzen dituen dantza-proposamena. IOIn, denok gara gertatzen denaren parte.

Zaharrak Berri
Formatu ezberdinak · 70 min
Euskal kanta tradizionalak abiapuntu hartuta, musika eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna, doinu zaharrak gaur egungo lengoaia eta erritmoen bidez biziberritzeko.

Dantza gertutik bizitzeko

Dantzarien prestakuntza eta garapenerako espazioa, ikasi, ikertu eta praktika berriak partekatzeko.

Dantza gertutik ezagutu, bizi eta partekatzeko jarduerak, gorputza eta esperientzia erdigunean jarriz.

Dantza kalera ateratzen duen Pasaiako jaialdia, herria agertoki eta topagune bihurtuz.

