
Ibilbidea
Haatik Dantza Konpainia 2011n sortu zuen Aiert Beobide Egañak, euskal kulturatik eta dantzatik abiatuta lengoaia garaikide propio bat garatzeko asmoz. Urte hauetan, konpainiak sorkuntza-bide ezberdinak landu ditu, euskal dantzaren arrastoak eta gaur egungo gorputz-lengoaiak elkarrizketan jarriz..
Gure lanek sustraien eta sorkuntza garaikidearen arteko zubiak eraikitzen dituzte. Tradiziotik jasotako mugimendu, erritmo eta egiturak berrirakurtzen ditugu, gaur egungo gai, galdera eta errealitateetara ekartzeko. Dantza da gure adierazpide nagusia: ikusleengana iristeko, emozioak eta ideiak partekatzeko eta mugimenduaren bidez istorioak kontatzeko.
Baina gure lana ez da emanaldietan amaitzen. HIK DANTZA egitasmoaren bidez, prestakuntza, sentsibilizazioa eta bitartekaritza lantzen ditugu, dantza beste pertsona eta testuinguru batzuengana hurbiltzeko. Talde-lana, transmisioa eta komunitate artistikoaren garapena dira ildo horren oinarriak, dantzaren presentzia gizartean zabaltzeko eta arte eszenikoen sektoreko beharrei erantzuteko.

Iurre Aranburu
ZUZENDARITZA ARTISTIKOA ETA PRODUKZIOA

Aiert Beobide
ZUZENDARITZA ARTISTIKOA ETA PRODUKZIOA
Gure sorkuntzek gertuko plaza eta antzokietatik nazioarteko agertokietara egin dute bidea, euskal dantzaren arrastoak eta gaur egungo gorputz-lengoaiak elkarrizketan jarriz.


Amaiur Luluaga
DANTZARIA

Jon Arsuaga
DANTZARIA

Iñigo Etxeberria
DANTZARIA

Libe Sukia
DANTZARIA

Leire Romero
DANTZARIA

Itzel Vela
DANTZARIA

Izaro Urreztarazu
DANTZARIA
300 emanalditik gora
Gure ibilbidean, 300 emanalditik gora eskaini ditugu Haatiken ekoizpenekin, eta beste hainbat kolaborazio, jaialdi eta ekitalditan parte hartu dugu. Euskal Herriko herri, plaza eta antzokietan errotutako ibilbidea pixkanaka Estatuko eta nazioarteko programazioetara zabaldu da..
Hainbat sare eta programatan hautatuak izateak gure lanak plaza eta jaialdi berrietara iristeko aukera eman digu; tartean, PLATEA, Danza a Escena eta ACIELOABIERTO. Mugaz gaindiko ibilbidean, DOBLA bezalako lankidetza eta hautaketa-proiektuek ere bide berriak ireki dizkigute, eta Maitaldia – Le Temps d’Aimer la Danse bezalako nazioarteko dantza-jaialdiekin harremana sendotu dute.
Urte hauetan, gure lanak hainbat jaialdi eta programaziotan aurkeztu dira. Frantzian, besteak beste, Fest’Arts, Musicalarue eta Cadences jaialdietan; Portugalen, Festival dos Canais, FIG eta Algures a Nordeste bezalako programazioetan; eta Estatuan, TAC Valladolid, Sismògraf, Cádiz en Danza eta Granadako FEX bezalako jaialdietan
Azken urteetako gure sorkuntzek eta haien talde artistikoek ere hainbat hautagaitza jaso dituzte Max Sarietan, besteak beste dantza-ikuskizun onenaren eta interpretazioari zein talde artistikoari lotutako kategorietan..
Gure lana beste plaza, sare eta publiko batzuetara zabaltzen jarraitzen dugu.
Mugimenduan jarraituko dugu.
Azken hamabost urte hauetan, Haatik etengabe mugitu, ikasi eta eraldatu den proiektua izan da. Lan bakoitzak, topaketa bakoitzak eta bidean sortutako harreman bakoitzak gure egiteko modua aberastu eta norabide berriak ireki dizkigu.
Bide hori ez dugu bakarrik egin. Ikusleek, artistek, programatzaileek, irakasleek, parte-hartzaileek, kolaboratzaileek eta bidelagun izan ditugun pertsona eta erakundeek osatu dute Haatiken historia. Haien konfiantzak eta parte-hartzeak gure lana elikatu dute eta hazten jarraitzeko aukera eman digute.
Hamabost urteko ibilbidearen ondoren, sustraiei lotuta baina begirada etorkizunean, dantza sortzen, partekatzen eta galdera berriak egiten jarraitu nahi dugu.

Ramón García
JANTZI EGILEA

Manu Gaigne
MUSIKARIA

Jone San Martín
DANTZARI ETA KOREOGRAFOA

Olatz Beobide
AKTORE ETA ZUZENDARIA

Anartz Beobide
ARGIZTAPEN TEKNIKARIA

Naiara Fernandez
SOINU TEKNIKARIA

Unai Elizasu
GAI JARTZAILE ETA BERTSOLARITZAN ADITUA

