SINOPSIA

Bertsolariek sentipen eta emozioak harilkatzen dituzte entzuleengan. Baina entzule horiek dantzariak balira?

Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oin puntetan menperatzen duten dantzaren bidez?

Galdera horren erantzuna da “errimak oinetan”, bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia.

Haatik dantza konpainiak jarri ditu oinak errimetan eta errimak oinetan.

Dantza berriak, bertsoei jarriak.

ESTREINALDIA 2012 MAIATZA / FORMATU EZBERDINAK / 60 minutu

FITXA ARTISTIKOA

ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: Aiert Beobide · BERTSOEN EGILEAK: Sustrai Kolina (hasierako agurrak, bakarkakoa, taldekoa eta puntutakoa) · BERTSO MUSIKATUEN EGILEAK: Bixente Martinez, Hasier Oleaga eta Amaiur Cajaraville (Igelaren Banda) · KANTUEN EGILEAK: Mikael Urdangarin, Katamalo, Aitor eta Jon Sarasua, Gu ta Gutarrak, Maddalen Arzallus eta Miren Amuriza · AHOTSAK: Olatz Prat, Eñaut Agirre, Maddalen Arzallus eta Saroi Jauregi · ARGI TEKNIKARIA: Anartz Beobide · JANTZIAK: Ramón García · KARTELAREN DISEINUA ETA ARGAZKIA: Dixidu (Eneko Salaberria) · GRABAZIO ESTUDIOAK: Azkarate (Jonan Ordorika) eta Akene Films (Beñat Gantxegi)

Emanaldiak

2017

2016

2015

2014

2013

2012