• Formakuntza programa 2026

    Hik Dantza Landu formakuntza-programaren VIII. edizioa martxan 2026an Hik Dantza Landu dantzarientzako formakuntza-programaren VIII. edizioa abian jarriko da 2026an, Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean.2018an abiatu zenetik, ekimenak jarraikortasuna izan du eta urtez urte dantzari, sortzaile eta arte eszenikoetako profesional zein profesionalizazio-bidean dauden pertsonen topagune bilakatu da. 2026ko edizioak urtean zehar banatutako hainbat ikastaro proposatzen ditu, dantzarien egutegi…

    JARRAITU IRAKURTZEN >

  • OTS, iragana orainaldian.

    5 hautagaitza XXIX. Max Sarietan XXIX. Max Sariek 2025-2026 edizioko hautagaitzak argitaratu dituzte, eta Haatik Dantza Konpainiaren OTS lanak bost kategoriatan jaso du hautagaitza. OTSen iragana ez dugu gogoratu nahi izan, orainaldian landu baizik. Soinua ez da atzean geratzen den dokumentu bat; gorputzen eta entzuleen artean gertatzen den zerbait da. Eszenan, iragana berriz erabiltzen dugu,…

    JARRAITU IRAKURTZEN >

  • “Errimak bi oinetan” azken emanaldia Petritegin.

    Otsailak 27 · 38€ · Emanaldia + bertso afaria · Plazak mugatuak (erreserba derrigorrez) Otsailaren 27an “Errimak bi oinetan” dantza lanaren azken emanaldia eskainiko dugu Petritegi Sagardotegia-n, ospakizun bikoitz baten baitan: Petritegiren 500. urteurrena eta Haatik Dantzaren 15. urteurrena. Iluntze berezia izango da, sagardoaren kulturak, dantzaren hizkuntza unibertsalak eta bertsoaren zuzeneko indarrak bat egingo duten…

    JARRAITU IRAKURTZEN >

  • IOI, kaleko dantza piezaren lehen erakustaldia.

    Publikoa lagun. Pasa den irailaren 20ean, IOI, gure kalerako dantza piezaren erakustaldi bat egin genuen. Ikusleek proposamenarekin nola erantzuten eta parte hartzen zuten aztertu nahi genuen, izan ere, lan honek publikoarekin harreman zuzena du, eta dantzariak jendearen artean sortzen dituen egoerek joko eta elkarreragin ugari proposatzen dituzte. Emanaldi berezi hau, lehen asteko egonaldian aurreratutako lanarekin…

    JARRAITU IRAKURTZEN >

  • Dantza eta musika, tradizioa eta abangoardia.

    Urriaren 11n Fira Mediterrània de Manresara bidaiatu genuen, OTS dantza-lana aurkeztera jaialdiko espaziorik magikoenetako batean: Kataluniako Museo Barrokoko klaustroan. Dantza eta musika, tradizioa eta abangoardia uztartuz, esperientzia berezi bat bizi genuen. Bere arkupeetan, dantza eta musika harri, historia eta oroimenez betetako lekuarekin uztartu ziren, une berezi eta hunkigarria sortuz. Fira Mediterrània, sustraiak, tradizioa eta kultura…

    JARRAITU IRAKURTZEN >

  • Pasaiako Dantza Festibalaren 8. edizioa martxan!

    Pasaiako dantza festibalaren 8.edizioan parte hartzeko proposamenak jasotzeko deialdia zabalik dago. Deialdia euskal sortzaile eta dantza konpainiei zabaltzen diegu. Pasaiako Dantza Festibala jada son handiko zita batean bilakatu da Euskal Herriko kaleko arte eszenikoen festibal zirkuitoen artean eta berriz ere martxan gaude, beste edizio ahaztezin bat antolatzeko asmo eta ilusio guztiarekin.  PDF-ren helburu nagusia dantza…

    JARRAITU IRAKURTZEN >

  • Herri Gogoa, Kataluniara bueltan.

    Herri Gogoaren espiritua, euskal musika esperimentalaren ikur, Manresko Fira Mediterràniara eramaten dugu, Kataluniako babes kulturalaren oroitzapenez. Dantza eta musikaren bidez, elkarrizketa berri bat irekitzen da Euskal Herriaren eta Kataluniaren artean.   Musikaren munduan, diskoetxeek izan dute historikoki kulturaren zaindariaren rola, garaien izaera markatu duten artista eta kantei bide emanez. Testuinguru horretan, Herri Gogoa zigilua (1967–1980) euskal…

    JARRAITU IRAKURTZEN >

  • Berriz ere Jone San Martinekin

    IOIren lehen sorkuntza astea Pasaiako Juanba Berasategin egin dugu, Jone San Martinekin elkarlanean. Kalean eta espazio ezohikoetan eskainiko den dantza ikuskizuna martxan da, eta maiatzean izango du bere estreinaldia.   IOI proiektuak bere lehen sorkuntza astea izan du Pasaiako Juanba Berasategin. Berriro ere Jone San Martinekin elkarlanean ari gara, baina oraingoan kalean eedo ezohiko espazioetan…

    JARRAITU IRAKURTZEN >

  • Daniel Abreu gure artean berriz ere.

    Uau…! A ze kurtso hasiera! Bai, indartsu hasi dugu iraila Daniel Abreuren bost eguneko ikastaroarekin… a ze martxa! Iaz bere asteburuko ikastaroan izandako esperientzia zoragarriarekin, aurten ere irakasle modura izatea plazer bat izan da. Gogoz geratu ginen eta aurten ere hemen izan dugu, hain gustuko duen Euskal Herrian. Urteetako ibilbidea duen dantzari, koreografo, sortzaile eta…

    JARRAITU IRAKURTZEN >

  • Uran-Zu: Musika eta dantzaren arteko topaketa.

    Abuztuaren 16an, Hondarribian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan, Haatikek eta Iñaki Alberdik lehen aldiz partekatu genuen eszenatokia. Poliedro baten antzera, alde eta ispilu askotatik begiratutako Uran-zu izeneko pieza bakar batean bildua. Euskal musika tradizionalak eta klasikoak bat egin zuten akordeoiaren arnasa eta gure gorputzen mugimenduen artean. Alberdik proposatutako errepertorioak —euskal doinu herrikoiak, Arriaga, Francisco Escudero eta Félix…

    JARRAITU IRAKURTZEN >

  • Estreinaldirako sarrerak salgai!

    Martxoaren 8an Donostiako Gazteszena aretoan izango da estreineko aldiz “Herri Gogoa”, euskal herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko sortutako lana ikusteko aukera. Estreinaldiko sarrerak salgai!   “Herri Gogoa” zigiluan euskal diskogintza modernoaren eredua sortu zen, eta bertan hainbat adierazpide artistikok egin zuten bat: herriz herriko musika tradizionalak,klasikoek, kantagintza politikoek, konposizio garaikideek, rockak…jarrera ordea…

    JARRAITU IRAKURTZEN >