-

Emozioaren magia.
Urriaren azken astean, bi emanaldi gogoangarri bizi izan genituen, kulturaren eta artearen bitartez emozioak eta hausnarketak sortzeko ahalmena nabarmentzen dutenak. Loraldia Plaza egitasmoaren barruan, Arrigorriagan aurkeztutako LAU EME lanak emakumeen historiari buruzko ikuspegi sakon eta hunkigarria eskaini zuen. Aldi berean, Lasarteko Manuel Lekuona Kultur Etxean, UR BIZTAN lanak azken aldiz agurtu zuen bere publikoa, dokumental…
-

Azken ikastaroak.
Urtea amaierara iristen ari den honetan, Dantzagunean eskaintzen ditugun ikastaroen programazioa ere azken txanpan sartzen ari da. Gure helburua beti izan da kalitatezko formakuntza eta inspirazioa eskaintzea, eta pozik gaude azken hilabete hauetan ere maila goreneko dantzari eta koreografoak gurera ekartzeagatik. Urteko azken hilabeteetan, azken ikastaroak prestatu ditugu, eta oraindik aukera paregabeak dituzue gurekin bat…
-

7. PDF martxan!
Euskal Herriko zazpi probintzietako sortzaile eta dantza-konpainientzako deialdia zabaldu dugu! Zure proposamena ezagutarazteko eta Pasaiako Dantza Jaialdian parte hartzeko aukera paregabea duzu. Zazpigarren urtez jarraian, Pasaiak dantzaren erdigune izateko konpromisoa berretsi du. Jaialdia, urtez urte, Euskal Herriko eta inguruko dantza zaleentzat ezinbesteko topagune bihurtzen ari da, eta bere izaera artistiko, sozial eta kulturalari…
-

SORMEN BIDEAN
Pixkanaka-pixkanaka forma hartzen ari da Martxoan aurkeztuko dugun OTS ikuskizuna. Jone San Martin dantzari eta sortzaileak aldaketa sakona ekarri digu gure ohiko lanean, dantza tradizionalaren eta garaikidearen arteko mugan murgilduz, gorputzen mugimendua eta haien arteko erlazioa aztertuz. Benetan emaitza interesgarria. Musikaren erabilera ere errotik aldatu digu Jonek. Abestiak koreografiatzeko ohiko modua alde batera utzi dugu,…
-

Urak dakarrena, urak darama.
UR BIZITAN ikuskizunak bere azken agurra eskainiko du urriaren 26an, Lasarteko Manuel Lekuona Kultur Etxean. Pandemia osteko hilabete haietan hasi genuen sorkuntza prozesua. Txurriategi baserrian izandako esperientzia, Joxi eta Juanirekin egindako elkarrizketak, Koldoren ideiak, Pascalekin sortutako musika, eta Anoetako auditorioan Olatzekin egindako ahots eta antzezpen lanak… Guztiak pixkanaka forma hartu zuen, eta musikariekin egindako…
-

Proposamenak jasotzeko epea zabalik.
PASAIAKO DANTZA FESTIBALAren 6. edizioa 2024ko ekainaren 6tik 9ra ospatuko da. Hori dela-eta, bertan parte hartu nahi duten Euskal Herriko sortzaile eta dantza konpainiei deialdia egiten diegu, data hauetan eskaintzeko prest izango dituzten lanen berri eman diezaguten. Proposamen bilketa hau baliagarri izango zaigu, dantza sorkuntzen eta konpainien egoera aztertzeko eta jaialdiaren egitaraua osatzeko. PASAIAKO DANTZA FESTIBALAK…
-

Hik Dantza Landu 2023
Atzo egin zuten Amaiurrek eta Aiertek dantzagunean, aurtengo HIK DANTZA LANDUko aurkezpen argazkia. Ikasturtean burutuko diren dantzari profesionalentzako etengabeko formakuntzarako izen-ematea irekia dago dagoenenko gure webgunean. Hik Dantza Landu, Haatik Dantza Konpainiak, Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Kultur Sailaren laguntzarekin antolatzen dituen dantzari profesionalentzako etengabeko formakuntza programa da. Maiatzean hasi eta abenduan…
-

UR – A CIELO ABIERTO sarean
Bai, hau da poza!! Duela aste batzuk MAX SARIetako hautagaitzak pozez hartu bagenituen, #ACIELOABIERTO dantza jaialdien 2023ko sarearen partaide izateak oraindik eta poz handiagoa sortu digu. Honi esker udaberri-uda honetan #URikuskizuna estatuko dantza jaialdi garrantzitsuenetan aurkeztuko bait degu. Laister kontatuko dizuegu zein jaialdietan egongo garen, baina jakin izugarriak direla! Mila esker ❤️sarea osatzen duzuen jaialdieri gure…
-

MAX SARIETAN 5 HAUTAGAITZA!
XXVI. Arte Eszenikoetako Max Sarietan izena emandako 529 (inoizko zifrarik altuena) ikuskizunetatik 168 hautatu dituzte lehen fasean. Haatik Konpainiak bost izendapen jaso ditu, ‘Ur’ eta ‘Ur bizitan’ ikuskizunengatik: UR BIZITAN – Dantza lan onena. UR – Kalerako ikuskizun onena. IÑIGO ETXEBERRIA – Dantzari onena Ur Bizitan lanagatik. JON ARSUAGA – Dantzari onena Ur Bizitan lanagatik. UR…
-

PASAIAKO DANTZA FESTIBALAREN EGITARAUA OSATZEKO PROPOSAMENAK JASOTZEKO EPEA ZABALIK
PASAIAKO DANTZA FESTIBALAren 5. edizioa 2023ko ekainaren 8tik 11ra ospatuko da. Hori dela-eta, bertan parte hartu nahi duten Euskal Herriko sortzaile eta dantza konpainiei deialdia egiten diegu, data hauetan eskaintzeko prest izango dituzten lanen berri eman diezaguten. Proposamen bilketa hau baliagarri izango zaigu, dantza sorkuntzen eta konpainien egoera aztertzeko eta jaialdiaren egitaraua osatzeko. PASAIAKO DANTZA FESTIBALAK…
-

Shared Levitation – Erakustaldi irekia
HIK DANTZA LANDU programa barnean eskainiko duten ikastaroa eskaintzera Euskal Herrira bidaiatuko dutela aprobetxatuz, Azaroak 5ean Shared Levitation plataforma osatzen duten Marion Sparber eta Alan Fuentes Guerrak SEELENGRUND ikuskizunaren erakustaldia eskainiko dute Gipuzkoako Dantzagunean. SEELENGRUND NOIZ: AZAROAK 5, 14TAN NON: DANTZAGUNEAN IRAUPENA: 25 MIN. SARRERA LIBREA SINOPSIA: Gorputzean datza arimak, eta espazioan duen…
