Ikastaroa bitan banatu zen. Lehenengo zatia beroketa batekin hasiko zen, klasean zehar garatuko diren ariketa sinpleen errepikapenarekin. Gutxinaka, gorputzaren energia fisikoaren maila igotzen joan zen, sorkuntza lanean modu kontzienteago batean murgiltzea bultzatzen duten aukera berriak agertuz. Bigarren atalean, lan pertsonalagoan erdiratuko ginen, inprobisazio erramintak erabiliz eta ikaslea galdera etengabe baten menpe jarriz, ezarritako eskemak puskatzea bultzatuz. Honela, bere behar eta interesei erantzuten dioten diskurtso bat eratuz.
Ikastaroaren helburua ezagutzeko, gozatzeko eta arriskatzeko gogoa piztea izan zen, hanka sartzeari edo nahasteari beldurrik izan gabe.
