Dantzari eta mugimenduaren artista profesionalei zuzendua. (+18)
60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

ASYMMETRICAL MOTION

Mugimenduaren metodologia honek, gorputzaren arintasuna ikertzen du ikuspegi ezberdinetatik, mugimenduaren eta espazioan bidaiatzeko duen gaitasunaren arabera.

Arintasuna ulertzen dut antolatzeko modu eraginkorren eta potentzial maximoa lortzeko forma gisan.
Batez ere bizkar-hezurrean oinarrituz, asimetria naturalak ikertuko ditugu; garezurra, kaxa-torazikoa eta aldakaren arteko erlazioa ere ikertuko dugu.

Gorputz-adarren erabilera, bizkar-hezurretik abiatzen den mugimenduaren hedapen gisa eta era berean, mugimenduaren askatasuna esperimentatzeko euskarri gisa.

Euskarrien arteko harremana, pisuaren banaketa, indar eta pisuaren arteko harremanean sortzen den inertzia bilatzeko egituraren mugimendua. 

Gorputza mugituko den espazioa modu infinituan, zabalean eta tridimentsionalean hautematea.
Metodologia behaketaren eta esperientzia hitzez adieraztearen ikasketan oinarritzen da, talde guztian elkarbanatu eta ikertuko diren erreminta kolektiboak osatzeko. 
Dantza, aurkikuntzaren momentuan sortzen den plazeraren esperientzia gisa ulertzen dut.

@asymmetricalmotion

LUCAS CONDRÓ

999an, S.N.D.O.n (Dantza Berriaren Garapen Eskola) tailer bat osatzeko gonbidapena jasotzen du David Zambrano maisu eta koreografoarengandik. Gerora, hiru urtez buru zituen ikasketak han bertan, “Dance Maker” titulua lortuz. 

Mark Tompkins, Lisa Nelson eta  Mathilde Monnier profesionalekin, besteak beste, Montpelliergo Zentro Koreografiko Nazionalean bere ikasketak zabaldu eta borobildu zituen.

Argentinara bueltatzean Diana Szeinblum, Lucia Russo eta Natalia Tencer koreografoekin hasi zen lanean.
2012etik ASYMMETRICAL-MOTION bere proiektuarekin dabil lanean, dantza garaikidearen pedagogian duen esperientzia garatu eta sistematizatzeko helburua duten ikerketak eginez.  2015eko otsailean, Pablo Messiezekin batera ”Movimiento-Asimétrico/ Notas sobre Pedagogía y Movimiento” liburuaren egilekidea da. 

2016ko otsailean, “Lo singular” liburua kaleratu zuen. 

2018az geroztik Madrilen bizi da, proiektu artistiko ugaritan parte hartuz eta ikerketa pedagogikoak eginez.
2019an, Poliana Limarekin batera, MoverMadrid sortu zuen, Cuarta Pared antzokian ospatzen den dantza garaikide jaialdia.  Polianarekin kolaborazioan, “Hueco”, “Las cosas se mueven pero no dicen nada” eta “Oro Negro” dantza sorkuntzetan dantzatu du.  Urte berean, Pablo Messiezen “Las canciones” pieza koreografiatu zuen.