Tag: Hikdantza

  • Daniel Abreu gure artean berriz ere.

    Daniel Abreu gure artean berriz ere.

    Uau…! A ze kurtso hasiera! Bai, indartsu hasi dugu iraila Daniel Abreuren bost eguneko ikastaroarekin… a ze martxa!

    Iaz bere asteburuko ikastaroan izandako esperientzia zoragarriarekin, aurten ere irakasle modura izatea plazer bat izan da. Gogoz geratu ginen eta aurten ere hemen izan dugu, hain gustuko duen Euskal Herrian.

    Urteetako ibilbidea duen dantzari, koreografo, sortzaile eta irakaslea da eta ezin da ukatu bere ezagutza eta jakinduria arlo guzti horietan.

     

    Taldean giro bikainean lanean aritzeko gaitasuna izateaz gain, gorputzak irakurtzeko duen modua oso sutila eta azkarra da, dantzariak berak nahi dituen lekura eramanez. Dinamika aukera ezberdinak eman ditu aste guztian zehar, beti dantzarien iradokizunak entzunez eta beharretara egokituz. Beraz, ohore bat izan da berriro ere bera izatea gure artean, pertsona bezala ere maitagarria baita.

    Aurten, ordea, bai antolatzaileok, bai dantzari komunitatea, atsekabetuta gaude ikastaro hau izan delaki (h)ik dantza egitasmoaren 7.edizio honetan aurrera eramatea posible izan den bakarra, baliabide ekonomikoen falta dela eta.

    Dena den, nola ez, eskerrak eman nahi dizkiogu beste behin Dantzaguneari, bere babesagatik ez balitz Daniel Abreuren ikastaro zoragarri hau ere ezingo baikenuke antolatu. Eta baita zuri ere, dantzari horri, energia positiboz eta lanerako gogoz betetzeagatik aretoa ikastaroak iraun duen bost egunetan zehar.

    Ea, bada, 2026ak ikastaro aukera zabalagoaz gozatzeko aukera ekartzen digun!

     

    A.L. 2025

  • HIK DANTZA IKASI BERRIZ MARTXAN

    HIK DANTZA IKASI BERRIZ MARTXAN

    HIK DANTZA IKASI, euskal dantzan ibilbidea duten dantzarientzako ikastaroa, berriz martxan Urritik aurrera.

    HIK DANTZA IKASI egitasmoa inguruko dantzariei motibazioa, ilusioa, eta noski, formazioa eskeintzeko asmoz sortzen da. Eta baita dantza garaikideak eskaintzen dituen hainbat aukera ezagutu eta lantzeko ere.

    Aurten sorkuntza prozesu bat eramango da aurrera, partaideen gaitasunez baliatuz eta berriak landuz, taldea bera izango da sorkuntzari bidea emago diona. Ikasturtean zehar sortze prozesu horretan burutzen ari den lana publiko ezberdinekin konpartitzeko ekintza ezberdinak antolatuko dira.

    Ikastaroa Haatik-eko kideek eskainiko dute Gipuzkoako Dantzaguneak Errenterian duen egoitzan.

     


    Informazio praktikoa:

     

    Nun: Gipuzkoako Dantzagunearen egoitzan. Errenteria.

    Noiz: Urritik Maiatzera.

    Eguna: Asteazkenak.

    Ordua: 18tatik 20tara.

    Egutegia: ikusi

     

    Izen ematea:

       Izen ematea

     

    *Edozein zalantza eta argibiderako jarri gurekin harremantean.