Tag: landu

  • Daniel Abreu gure artean berriz ere.

    Daniel Abreu gure artean berriz ere.

    Uau…! A ze kurtso hasiera! Bai, indartsu hasi dugu iraila Daniel Abreuren bost eguneko ikastaroarekin… a ze martxa!

    Iaz bere asteburuko ikastaroan izandako esperientzia zoragarriarekin, aurten ere irakasle modura izatea plazer bat izan da. Gogoz geratu ginen eta aurten ere hemen izan dugu, hain gustuko duen Euskal Herrian.

    Urteetako ibilbidea duen dantzari, koreografo, sortzaile eta irakaslea da eta ezin da ukatu bere ezagutza eta jakinduria arlo guzti horietan.

     

    Taldean giro bikainean lanean aritzeko gaitasuna izateaz gain, gorputzak irakurtzeko duen modua oso sutila eta azkarra da, dantzariak berak nahi dituen lekura eramanez. Dinamika aukera ezberdinak eman ditu aste guztian zehar, beti dantzarien iradokizunak entzunez eta beharretara egokituz. Beraz, ohore bat izan da berriro ere bera izatea gure artean, pertsona bezala ere maitagarria baita.

    Aurten, ordea, bai antolatzaileok, bai dantzari komunitatea, atsekabetuta gaude ikastaro hau izan delaki (h)ik dantza egitasmoaren 7.edizio honetan aurrera eramatea posible izan den bakarra, baliabide ekonomikoen falta dela eta.

    Dena den, nola ez, eskerrak eman nahi dizkiogu beste behin Dantzaguneari, bere babesagatik ez balitz Daniel Abreuren ikastaro zoragarri hau ere ezingo baikenuke antolatu. Eta baita zuri ere, dantzari horri, energia positiboz eta lanerako gogoz betetzeagatik aretoa ikastaroak iraun duen bost egunetan zehar.

    Ea, bada, 2026ak ikastaro aukera zabalagoaz gozatzeko aukera ekartzen digun!

     

    A.L. 2025

  • HIK DANTZA LANDU | 2021

    HIK DANTZA LANDU | 2021

    Martxan da Hik Dantza Landu 2021!
    Ikasturtean burutuko diren dantzari profesionalentzako etengabeko formakuntza ekintzak aurkeztu genituen, Dantzagunean.
     
    Hik Dantza Landu, Haatik Dantza Konpainiak, Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Kultur Sailaren laguntzarekin antolatzen ditugun dantzari profesionalentzako etengabeko formakuntza programa da.
     
    Maiatzean hasi eta abenduan amaituko den III. edizioa osatuko duten ekintzak aurkeztu zituzten Aiert Beobide, Haatik Dantza Konpainiako eta Hik Dantza programaren zuzendariak (Dantzaren formazio, sentsibilizazio eta zabalkunderako egitasmoa) eta Amaiur Luluaga, Hik Dantza Landu formakuntza ekintzen koordinatzaileak. 
     
    Aurten nazioarteko ospea duten bost dantzari eta sortzaile gonbidatu izango ditu: Laida Aldaz, Vicky P. Miranda, Nadine Gerspacher, Marion Castaillet eta Roser Lopez.
     
     

    IZEN EMATEA ETA INFORMAZIOA:

       Izen ematea