Tag: #ots #haatik #dantza #kopainia #lan #berria #herrigogoa #jonesanmartin

  • Estreinaldirako sarrerak salgai!

    Estreinaldirako sarrerak salgai!

     

    “Herri Gogoa” zigiluan euskal diskogintza modernoaren eredua sortu zen, eta bertan hainbat adierazpide artistikok egin zuten bat: herriz herriko musika tradizionalak,klasikoek, kantagintza politikoek, konposizio garaikideek, rockak…jarrera ordea bakarra:  gogoa eta desioa. Lourdes Iriondotik Mikel Laboara, eta Karmelo Bernaolatik Shegundo Galarzaraino, zigilu honek euskal musikaren garaikidetasuna azpimarratzeko indar nekaezina erakutsi zuen.

    Haatik dantza konpainiak OTS lanaren sorkuntzan, Jone San Martin Astigarraga, nazioartean ospea duen dantzari eta sortzailea, koreografo gonbidatu gisa aritzeko zorte paregabea izan du.

    Euskal dantzak altxor paregabeak dira, eta haien barnean murgildu gara OTS sortzeko prozesuan. Inspirazio-iturri bihurtu dira, eta haiek aztertuz eta berrinterpretatuz, antolatzeko eta espazioan “idazteko” modu berriak aurkitu ditugu.

    Haatik-eko dantzariek haien sustraiak sakon ezagutzen dituzte, eta erronka nagusia euskal dantzen mekanismoak interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta pertsonalen adierazpenerako tresna bihurtzea izan da.

     

     

    Sasrrerak salgai!

     

  • SORMEN BIDEAN

    SORMEN BIDEAN

    Pixkanaka-pixkanaka forma hartzen ari da Martxoan aurkeztuko dugun OTS ikuskizuna. Jone San Martin dantzari eta sortzaileak aldaketa sakona ekarri digu gure ohiko lanean, dantza tradizionalaren eta garaikidearen arteko mugan murgilduz, gorputzen mugimendua eta haien arteko erlazioa aztertuz. Benetan emaitza interesgarria.

    Musikaren erabilera ere errotik aldatu digu Jonek. Abestiak koreografiatzeko ohiko modua alde batera utzi dugu, eta orain, Manu Gaigne-k Herri Gogoa disketxearen katalogo eder eta amaigabetik sortuko duen espazio sonoroaren bidez, koreografia bakoitzari berezko musika bilatzen ari gara.

    Oraindik erabateko emaitza zein izango den ez dakigun arren, gure barnean oso susmo onak pizten ari dira.

     

     

    Dantza lan hau “Herri Gogoa”, euskal herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortzen da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin.

    “OTS” dantza garaikideko lan soil bat baino gehiago da. Jone San Martin, nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile Donostiarrak sortutako koreografiak, oroitzapenak asetzea, harritzea, gogora ekartzea eta, batez ere, mugimendu hark herri-kontzientzia bultzatzeko eta artea herriari hurbiltzeko izan zuen beharra transmititzea bait du helburutzat.

    Legatu baten gainean eraikitako lana…