Category: Albistea

  • Gazteentzako ikastaroa 2018/2019

    Gazteentzako ikastaroa 2018/2019

    Datorren ikasturterako egitasmo berriak jarriko ditugu martxan Haatiken. Horietako bat gazteentzako ikastaroa izango da.

    Gipuzkoako Dantzagunearen laguntzarekin Urritik Maiatzera aurrera eramango da euskal dantzan ibilbidea duten hamasei urtetik gorako gazteentzako ikastaroa. Urtean zehar koreografia ezberdinak ikasiko dituzte ikasleak. Horretarako sorkuntza prozesuak bizi eta teknika ezberdinak landuko dituztelarik.

    Lurraldeko dantzari gazteeri motibazioa ilusioa, eta noski, formazioa eskeintzeko asmoarekin dator (H)IK DANTZA IKASI programa. Eta horretarako neurri batean bada ere, konpainia gazte baten funtzionamenduarekin lan egingo dute ikasleek; helburu zeatza duten klaseak, lanak erakusteko entsegu irekiak eta amaierako emanaldia.

    Ikastaroa Haatik-eko zuzendari den Aiert Beobidek gidatuko du konpainiako dantzari ezberdinen laguntzaz Gipuzkoako Dantzaguneak errenterian duen egoitzan.

     

     

     

     

  • Lau Eme martxan

    Lau Eme martxan

    Pasaden larunbatean Pasaiako Ciriza etxean aurkeztu zuen azkenik Haatik Konpainiak emakumearen ahalduntzeri buruzko lan berria. Formatu bereziko ikuskizun hau, lau emakumeek osatzen duten 20 minutu inguruko dantza lana da.

    Kanpotik itxura ederra bazuten ere, sakonean zapalduak eta otzanak ziren garaiko emakumeek ematen diote hasiera pieza honi. Familia zaindu eta euren senarrentzat apain egotea zen bete beharreko rola, baina pausuz pausu, eta borroka feministak historian zehar emandako aurrera pausoak erakutsi nahian, gaur egungo emakumea isladatzera iritsiko direlarik.

    Argazkia: Mendi Urruzuno

    Sorkuntza prozesu luzea

    Pieza laburra izan arren, gaiaren garrantziaz oharturik konpainiak arduraz landu nahi izan du sorkuntza berri hau. Horregatik, dantzari eta zuzendariak talde lanean eraman dute aurrera azaroan martxan jarri zen sorkuntza koreografikoa. Martxoan lanaren prozesua eskeini zen Donostiako dFeria-n sektoreko profesionalen aurrean, eta baita Pasaian antolatutako emakumearen eguneko egitarau barnean. Bertan herritarrekin lanaren norabideaz hausnartzeko aukera izan zelarik. Hemen jasotako ondorioekin azken fasean sartu eta lana ia amaituta zenean Dantzagunean eskeini zen entsaio ireki batean urbildutakoekin azken balorazioak eginez.

    Argazkia: Mendi Urruzuno

    Hausnarketarako lana

    Konpainiak kulturaren funtzio soziala nabarmentzen jarraituz, dantza erabiltzen du emakumeri ikusgarritasuna eman eta gizarteari hausnarterazten jarraitzeko tresna bezela. Horrela, mugimenduari dagokionez, frustrazioa, errepresioa edo amorrua bezalako sentsazioak, eta baita askatasuna, boterea edo indarra bezalakoak ere azaleratuz.

    Argazkia: Mendi Urruzuno

    Hasierako bira

    Dantza lana aurkezteko Pasaiako estreinaldiaren ondoren, Gasteiz eta Arrasaten izango dituzte Euskal Herriko lehen zitak, eta ondoren Bartzelonako NunOff edo Libourneko FestArts jaialdietan eskeiniko dute.

    Ekainak 2 Pasaia

    Ekainak 10 Gasteiz (Kaldearte)

    Uztailak 6 Arrasate

    Utzailak 10 Bartzelona

    Abuztuak 2, 3, eta 4 Libourne (FestArts)

     

     

     

  • LAN BERRIA sorkuntza prozesuan “Lau Eme”

    LAN BERRIA sorkuntza prozesuan “Lau Eme”

    Udaberrian aurkeztuko den piezan lanean gaude buru belarri….

     

    Lau emakume, lau emakume borrokan. Haien eskubideengatik borrokan. Aurrerapen handiak izan arren, lorpenak ematen ari diren arren, erne jarraitu behar delako. Amore eman gabe… Dagoeneko ez dira haien semeen eta familiaren zaintzaile hutsak, apurka haien lana eta horien baldintzak hobetzen doaz, sufritutako korse eta jantzi deserosoetaz aske dira orain, gizartearen erabakietan zeresana dute…

    BAINA AMAITU AL DIRA BORROKA EGITEKO ARRAZOIAK? EZ.

    Oraindik, matxismoaren arrastoak gizartean jarraitzen dute emakumeen bizi eta lan baldintzen kalterako. Berdintasuna aldarrikatuz, borroka egin zuten emakume eta sufragista guztiengatik,

    GARRAXI EGIN DEZAGUN!

    LAN BERRIA sorkuntza prozesuan I haatik dantza konpainia
    LAN BERRIA sorkuntza prozesuan I haatik dantza konpainia

    EUSKAL EMAKUMEA:

    Historian zehar, euskal emakumeak egunsentitik gauerarte lan egin dute, semeak erditu, etxeataz, familiataz, animalietaz eta baita baratzetaz arduratu dira. Sareak josi, arraia eta barazkiak saldu eta senarren ondoan borrokatu dute. Euskal matriarkatu ezagunak zerikusi gutxi du adimen sinpleek egozten dien agintaritzarekin eta asko aldiz sinesmen zaharrekin. Euskaldunen aintzinako erlijioa matriarkala zen, jainkosa ama batean sinesten zuten, kristautasunak irudikatzen zuen patriarkalaren aldean.

     

    EMAKUMEZKOEN JANTZIAREN BILAKAERA:

    Historian zear emakumezkoak erabilitako jantziek historiako gertakariak ulererazteko balio du. Soineko baten luzera, bat edo beste izatea, edo gerriaren kokapena ez ziren modak besterik gabe, gizartearen bilakaeraren adierazgarri errealak baizik.

    Horregatik, jantzietan aurkitzen degu emakumeen borrokaren adieraz bide izango den metafora, eta sorkuntza prozesuan kontuan edukiko degun zutabeetako bat izango da.

  • Denda zabalik!

    Denda zabalik!

    Denda zabalik! haatik

     

    Denbora daramagu webgunearen berritze eta txukunketa lanak egiten. Eta berrikuntzetako bat martxan dago dagoeneko; Gure kamixetak eta poltsak modu erraz eta azkar batean lortzeko internet bidezko dendatxo bat sortu dugu.

    Zihur gaude gustokoak izango dituzuela Iurre Aranburuk diseinatutako irudi eta mezu eder hau. Berak ere diseinuaz gain dantza pasio duelako.

    Kalerako, kirol edo entsegurako kamixetak. Arropa eramateko, hondartzarako…edo nahi dezunerako Tote poltsa sendoa!

     

    Dantza zure pasioa,

    dantza gure pasioa.

     

    www.denda.haatik.com

    Haatik denda I Zabalik!
    Haatik denda I Zabalik!

     


    Dantza zure pasioa ere al da? Eta bide batez Haatiken lana zabaltzen eta aurrera eramaten lagundu nahiko zenuke? Ba hemen duzu aukera paregabea: Taldekideentzat sortu genituen kamiseta eta tote poltsek izandako arrakastaren ondorioz, zuentzako ere egin ditugu. Hainbat kolore eta tamaina ezberdinetan dituzue eskura. Gozatu!