
Gizakiaren eta naturaren arteko harremana aztertzen duen dantza lana
SINOPSIA
UR BIZITAN uraren eta bizitzaren zikloak ardatz dituen ikuskizun poetikoa da. Dantza, zuzeneko musika eta testua uztartuz, naturaren indarra eta giza bizipenak elkarrizketan jartzen ditu.
Uraren etengabeko mugimendutik abiatuta, bizitzaren aldaketei, galerari eta berreraikitzeari begiratzen die. Gorputzak, musikak eta hitzak paisaia eszeniko bera partekatzen dute, memoria eta bizitzaren joan-etorria erdigunean jarriz.
ESTREINALDIA: 2022 MARTXOA / ARETOA / 60 min
FITXA ARTISTIKOA
Hasierako ideia eta abiapuntuaren planteamendua: Iurre Aranburu eta Aiert Beobide
Gidoia: Koldo Izagirre
Zuzendaritza eta koreografia: Aiert Beobide
Zuzendari laguntzailea: Olatz Beobide
Musika eta zuzendaritza musikala: Pascal Gaigne
Dantzariak: Amaiur Luluaga, Irati Sorondo, Iñigo Etxeberria, Libe Sukia eta Jon Arsuaga
Zuzeneko musika: Iñaki Dieguez (akordeoia), Javier Pérez de Azpeitia (pianoa) eta Manu Gaigne (perkusioa)
Jantziak: Ramón García
Estetika eta eszenografia: Ramón García, Iurre Aranbururekin elkarlanean
Emanaldiak
2024
2023
2022
























































































































