
Hormek bizi eta ikusitakoan pentsatzen jarriko bagiña?
SINOPSIA
HORMEK ESANGO LUKETEENA AITZAKI HARTUTA, ELKARBIZITZAZ HAUSNARTZEN DUEN IKUSKIZUNA DA.
DSS2016EU egitarau barnean aurrera eramandako proiektua.
HORMEK ez dute ahorik, ez dute mihirik, ez dute begirik, ez dute belarririk; ez dakite hizketan, ez dakite entzuten, baina begiratu egiten digute…Gatozenean hormak bertan daude, eta goazenean bertan gelditzen dira. Hormek denbora dutelako, aldian behin margotu arren, pintura zaharraren gainean berria jarri arren, hor jarraitzen dute. Begira, ikusiko ez balute bezela, entzungo ez balute bezela, bizitzarik ez balute bezela.
ESTREINALDIA 2017 MARTXOA / ANTZOKIA / 60 minutu
FITXA ARTISTIKOA
Zuzendaritza: Aiert Beobide. Zuzendaritza artistikoa: Olatz Beobide. Koreografiak: Iker Arrue (AiDoProject), Vitali Safronkine eta Aiert Beobide. Muralen egileak: Igor Rezola, Judas Arrieta, Hormachic, Arantxa Recio – Jenni Karna (HARSA), Ismael Iglesias eta Elurmaluta. Dantzariak: Ibai Jimenez, Jon Arsuaga, Irati Sorondo, Amaiur Luluaga, Anne Jauregi, Itziar Doyhartzabal, Iñigo Etxeberria, Nagore Zabala, Aimar Odriozola eta Aiert Beobide. Argiztapena: Xabi Lozano.
Emanaldiak
2018
2017
2016













