

Noiz uzten diogu ikusle huts izateari, gertatzen ari denaren parte bihurtzeko?
Sinopsia
IOI kalea topaketarako, adierazpenerako eta ospakizun kolektiborako espazio gisa berreskuratzeko gonbidapena da. Euskal kulturaren oroimenetik eta sustraietatik elikatzen den hizkuntza koreografiko garaikide baten bidez, dantza tradizionalaren mugimenduak, erritmoak eta egiturak berrinterpretatzen ditu.
Bost dantzarik eta musikari batek espazio publikoa eraldatzen dute. Gorputzak jendearen artetik agertzen dira eta zuzeneko musikak eszena gidatzen du, interpreteen eta ikusleen arteko mugak lausotuz.
IOIn, denok gara gertatzen denaren parte.
ESTREINALDIA 2026 MAIATZA / KALEA / 35 minutu
Fitxa artistikoa
Zuzendaritza eta ekoizpena: Aiert Beobide eta Iurre Aranburu
Koreografia: Jone San Martín eta Haatik
Espazio sonoroa: Manu Gaigne
Dantzariak: Jon Arsuaga, Libe Sukia, Amaiur Luluaga, Iñigo Etxeberria, Leire Romero, Izaro Urreztarazu
Eszenografia: Ikerne Giménez
Jantziak: Ramón García
Diseinu grafikoa: Iurre Aranburu
Zerbitzu teknikoak: Eragin Stac
Emanaldiak
2026



































































































