Author: Iurre

  • Formakuntza programa 2026

    Formakuntza programa 2026



  • OTS, iragana orainaldian.

    OTS, iragana orainaldian.

    5 hautagaitza XXIX. Max Sarietan

    XXIX. Max Sariek 2025-2026 edizioko hautagaitzak argitaratu dituzte, eta Haatik Dantza Konpainiaren OTS lanak bost kategoriatan jaso du hautagaitza.

    OTSen iragana ez dugu gogoratu nahi izan, orainaldian landu baizik. Soinua ez da atzean geratzen den dokumentu bat; gorputzen eta entzuleen artean gertatzen den zerbait da. Eszenan, iragana berriz erabiltzen dugu, hemen eta orain.

    Hautagaitzak ondoko kategoriatan jaso dira:

    • Dantza Ikuskizun onena

    • Koreografia onena

    • Musika Konposizio onena

    • Gizonezko dantzari onena – Jon Arsuaga

    • Dantzako talderik onena

     

    Bost hautagaitzek lanaren alderdi artistiko desberdinak aitortzen dituzte: sorkuntza, koreografia, musika eta interpretazioa. Ibilbidean zehar, OTSek harrera eta balorazio ona jaso du Euskal Herriko eszena garaikidean, eta orain aitortza hori estatu mailako testuinguruan ere ageri da.

     

     

  • “Errimak bi oinetan” azken emanaldia Petritegin.

    “Errimak bi oinetan” azken emanaldia Petritegin.

    Otsailak 27 · 38€ · Emanaldia + bertso afaria · Plazak mugatuak (erreserba derrigorrez)

    Otsailaren 27an “Errimak bi oinetan” dantza lanaren azken emanaldia eskainiko dugu Petritegi Sagardotegia-n, ospakizun bikoitz baten baitan: Petritegiren 500. urteurrena eta Haatik Dantzaren 15. urteurrena. Iluntze berezia izango da, sagardoaren kulturak, dantzaren hizkuntza unibertsalak eta bertsoaren zuzeneko indarrak bat egingo duten topaketa.

    Bertaratzen direnak ospakizunaren parte izango dira.

    Emanaldiaren ondoren, bertaratzen direnek bertso-afaria eta sagardoa gozatzeko aukera izango dute Petritegiko giroan. Afarian zehar, Sustrai Colinak eta Maddalen Arzallusek momentuari hitza eta erritmoa jarriko diote, eta ospakizunari beste geruza bat gehituko: komunitatea, umorea, emozioa eta elkar-topaketa.

    Afarian zehar, Sustrai Colinak eta Maddalen Arzallusek momentuari hitza eta erritmoa jarriko diote.

    Ekitaldi hau ez da emanaldi soil bat: urteurren bat ospatzeko aitzakia da, eta batez ere, mahaira eta espazio partekatura egindako deialdia. Tradizioa eta garaikidetasuna gurutzatuko dira gau berean, eta bertaratzen direnak ospakizunaren parte izango dira.


    Datu praktikoak

    • 📅 Data: 2026/02/27

    • 📍 Lekua: Petritegi Sagardotegia (Astigarraga)

    • 🕗 Ordutegia: Ate irekiera 18:30 · Emanaldia 19:00 · Bertso-afaria 20:30

    • 💶 Prezioa: 38 € (emanaldia + afaria + sagardoa)

    • 🎟️ Erreserbak: petritegi.eus

    • ⚠️ Plaza mugatuak / Erreserba derrigorrez


  • IOI, kaleko dantza piezaren lehen erakustaldia.

    IOI, kaleko dantza piezaren lehen erakustaldia.

    Pasa den irailaren 20ean, IOI, gure kalerako dantza piezaren erakustaldi bat egin genuen. Ikusleek proposamenarekin nola erantzuten eta parte hartzen zuten aztertu nahi genuen, izan ere, lan honek publikoarekin harreman zuzena du, eta dantzariak jendearen artean sortzen dituen egoerek joko eta elkarreragin ugari proposatzen dituzte.

    Emanaldi berezi hau, lehen asteko egonaldian aurreratutako lanarekin bakarrik aurkeztu bazen ere, esku artean oso interesgarria izan daitekeen proposamen bat genuelaren sentsazioarekin bukatu genuen.

    Orain, gure emanaldi berri hau munduratu nahi dugu, eta horretarako bideoak, argazkiak eta txostenak sortzen ari gara, lanak merezi duen kalitatea eta izaera islatuta gera dadin.

    Euskarri hauen eduki grafikoa sortzeko, OTS emanaldian bezala, Iker Gozategi izan dugu gure artean argazkilari lanetan. Bere begirada xehe eta sentikorrak ederki islatzen du Haatikek eta Jone San Martinek kaleratu nahi duten proposamen berri honen arnasa eta izaera: IOI.

     

  • Dantza eta musika, tradizioa eta abangoardia.

    Dantza eta musika, tradizioa eta abangoardia.

    Bere arkupeetan, dantza eta musika harri, historia eta oroimenez betetako lekuarekin uztartu ziren, une berezi eta hunkigarria sortuz. Fira Mediterrània, sustraiak, tradizioa eta kultura herrikoia sormen-motor gisa erabiltzen dituzten proposamen artistikoen merkatu estrategikoa da.

    Gure bidaia topaketa eta elkarrizketa bihurtu zen: iragana eta oraina, Euskal Herria eta Katalunia, gorputza eta soinua elkartuz.
    Piezaren une gorenerako sorpresa berezi bat gorde genuen: Mikel Laboaren “Assentiré de grat” abestia entzun ahal izan zen, ikusleekiko hurbiltasuna eta lotura agerian utziz.

    Emanaldiak harrera bero eta hunkigarria izan zuen. B-Ritmos aldizkari digitalak honela idatzi zuen gure ikuskizunaz:

    “Un trabajo complejo sobre una idea difícil, la música, con un sonido muy cuidado (…)
    Seis intérpretes que danzan —basándose en movimientos tradicionales, perfectamente reconocibles— pero que crean nuevas sensaciones al fusionarlos con músicas diferentes. (…)
    En la previa del festival, había anunciado que la danza de Euskadi juega en otra liga y no me equivoqué.”
    — Manuel Pérez Heras, B-Ritmos, 22/10/2025 (irakurri artikulua)

    Gure emanaldiaz gain, beste ikuskizun batzuk ere gozatzeko aukera izan genuen, hala nola Gala i Ovidio, kontrastezko bidaia sonoro bat; Raül Refree eta Aida Tarrí-ren proposamena, musika tradizional galiziarra aztertuz; eta COI DANSEM taldearen ekintza parte-hartzaile eta festiboa, Kataluniako dantza “berreskuratzea” helburu duena.

    Elkarrekin begiradak, erritmoak eta solasaldiak partekatuz, kultura arteko loturak indartu ditugu.

    Eskertuta itzuli gara; bidaia honek ez du zirkulu bat itxi, baizik eta berri bat ireki duelako sentsazioa utziz.

    A. B. 2025

     

     

  • Pasaiako Dantza Festibalaren 8. edizioa martxan!

    Pasaiako Dantza Festibalaren 8. edizioa martxan!

    Pasaiako Dantza Festibala jada son handiko zita batean bilakatu da Euskal Herriko kaleko arte eszenikoen festibal zirkuitoen artean eta berriz ere martxan gaude, beste edizio ahaztezin bat antolatzeko asmo eta ilusio guztiarekin. 

    PDF-ren helburu nagusia dantza eta arte eszenikoak orokorrean, pasaiako herritarrei eta ingurukoei gerturatzea izan da bere hasieratik, ikusle berriak erakarriz eta honela, gure komunitatea hedatzeko eta sendotzeko baliabideak emanez. Era berean, festibaletik, bertako sormena bultzatu nahi da, euskal konpainien erakuslehio eta babesleku bilakatuz beste urte batez.

    Gauzak honela, zuei, Euskal Herriko zazpi probintzietako sortzaile nahiz konpainia zareten hoiei, deidaldia zabaltzen dizuegu datorren ekainerako prest izango dituzuen iraupen motz zein ertaineko piezak aurkeztu ditzazuen. Eta noski, kaleko jaialdi bat izanik, piezak kalean edota ezhoiko espazioetan eskaintzeko sortuak edota prestatuta izan beharko liratekete.

    Gainera, Pasaiako Dantza Festibalak jaialdi parte-hartzaile, parekide eta integratzailea izan nahi duenez, dantza piezez gain, bestelako jardueraren bat aurrera eramango nahi bazenute (tailer, hitzaldi, erakusketa…) poz-pozik izango ginateke zuen proposamenak entzun eta haintzat hartzeko.

    Adi! Azaroaren 14a arte daukazue zuen proposamenak bidaltzeko, www.pasaiakodantzafestibala.info  web orrian aurkituko duzuen inprimakiaren bitartez.

    Ez galdu Pasaiako Dantza Jaialdiaren hurrengo kapitulua gurekin batera osatzeko aukera paregabe hau. Irrikitan gaude zuen berri izateko!

     

    J.A. 2025

  • Herri Gogoa, Kataluniara bueltan.

    Herri Gogoa, Kataluniara bueltan.

     

    Musikaren munduan, diskoetxeek izan dute historikoki kulturaren zaindariaren rola, garaien izaera markatu duten artista eta kantei bide emanez. Testuinguru horretan, Herri Gogoa zigilua (1967–1980) euskal diskogintzaren harribitxi nagusi bihurtu zen.

    Ez da kasualitatea ofizialki inoiz existitu ez zen diskoetxe hark Nova Cançó katalanarekin aliantzak sortzea; bi mugimenduak izan ziren frankismo garaiko benetako erresistentzia kulturalaren ahizpak. Euskal Herriak euskaraz abesten zuen bitartean, Kataluniak katalanez egiten zuen, eta EDIGSA, bi proiektuak banatzen zituen Bartzelonako zigilua, izan zen bien salbamendu-sarea. Edigsa/HG markaren pean, Herri Gogoak Euskal Herrian sortutako musika esperimental eta biziaren erretratu bikaina marraztu zuen.

     

     

    Espiritu hori Fira Mediterrània de Manresara eramateko asmoz bidaiatzen dugu: Kataluniako harrera eta babes kulturalaren oroitzapenez, jasotako faborea itzultzeko keinu gisa.

    Ez da zirkulu bat ixten, elkarrizketa bat berriz irekitzen baizik — musika eta dantza, Euskal Herria eta Katalunia, iragana eta oraina, gorputza eta soinua uztartuz.

     

     

    A.B. 2025

  • Berriz ere Jone San Martinekin

    Berriz ere Jone San Martinekin

     

    IOI proiektuak bere lehen sorkuntza astea izan du Pasaiako Juanba Berasategin. Berriro ere Jone San Martinekin elkarlanean ari gara, baina oraingoan kalean eedo ezohiko espazioetan eskaintzeko moduko dantza ikuskizun berria sortzen.

    Egonaldi honetan nabarmena izan da taldea elkarren artean ondo ezagutzen dela, eta horrek oso dinamika emankorra sortu du. Produkzio aldetik ere aurrerapauso handiak eman ziren: hilabete luzez lanean aritu ondoren, Ikerne Jiménez-ek prest zuen bere eszenografia proposamena, eta Ramon García-k kontzeptu sendo batean oinarritutako jantzitegi erakargarria aurkeztu zigun.

    Dantzaren aldetik, Jone San Martinek OTS lanean landutako ildoetatik ekin zion sorkuntzari. Bereziki, dantzarien eta ikusleen arteko harreman berriak aztertzen aritu da, pieza kalean edo  ezohiko espazioetan kokatzeko helburuarekin.

    Bestalde, Manuk Gaigne-k zuzenean musikatuko du berriz emanaldia, eta ezagutza eta eszenak gidatzeko gaitasuna erakutsi zuen. Musikarekin jolastuz, eszena bakoitza marraztu eta forma emateko trebetasuna bereziki nabaritu zen. Horren emaitza izan zen azken egunean San Pedroko Lonjan egindako lehen aurkezpena: saio berezi horretan, eszenaren eta publikoaren arteko muga lausotu eta denok batera amaitu genuen esperientzia.

    Eskerrik beroenak gerturatu ziren konplize guztiei —egonaldia aberasgarria izan da guztiontzat.
    Hurrengo lan saioa martxoan izango da, eta ikuskizunaren estreinaldia maiatzean iritsiko da.

    A.B.2025

  • Daniel Abreu gure artean berriz ere.

    Daniel Abreu gure artean berriz ere.

    Uau…! A ze kurtso hasiera! Bai, indartsu hasi dugu iraila Daniel Abreuren bost eguneko ikastaroarekin… a ze martxa!

    Iaz bere asteburuko ikastaroan izandako esperientzia zoragarriarekin, aurten ere irakasle modura izatea plazer bat izan da. Gogoz geratu ginen eta aurten ere hemen izan dugu, hain gustuko duen Euskal Herrian.

    Urteetako ibilbidea duen dantzari, koreografo, sortzaile eta irakaslea da eta ezin da ukatu bere ezagutza eta jakinduria arlo guzti horietan.

     

    Taldean giro bikainean lanean aritzeko gaitasuna izateaz gain, gorputzak irakurtzeko duen modua oso sutila eta azkarra da, dantzariak berak nahi dituen lekura eramanez. Dinamika aukera ezberdinak eman ditu aste guztian zehar, beti dantzarien iradokizunak entzunez eta beharretara egokituz. Beraz, ohore bat izan da berriro ere bera izatea gure artean, pertsona bezala ere maitagarria baita.

    Aurten, ordea, bai antolatzaileok, bai dantzari komunitatea, atsekabetuta gaude ikastaro hau izan delaki (h)ik dantza egitasmoaren 7.edizio honetan aurrera eramatea posible izan den bakarra, baliabide ekonomikoen falta dela eta.

    Dena den, nola ez, eskerrak eman nahi dizkiogu beste behin Dantzaguneari, bere babesagatik ez balitz Daniel Abreuren ikastaro zoragarri hau ere ezingo baikenuke antolatu. Eta baita zuri ere, dantzari horri, energia positiboz eta lanerako gogoz betetzeagatik aretoa ikastaroak iraun duen bost egunetan zehar.

    Ea, bada, 2026ak ikastaro aukera zabalagoaz gozatzeko aukera ekartzen digun!

     

    A.L. 2025

  • Uran-Zu: Musika eta dantzaren arteko topaketa.

    Uran-Zu: Musika eta dantzaren arteko topaketa.

    Euskal musika tradizionalak eta klasikoak bat egin zuten akordeoiaren arnasa eta gure gorputzen mugimenduen artean. Alberdik proposatutako errepertorioak —euskal doinu herrikoiak, Arriaga, Francisco Escudero eta Félix Ibarrondoren lanak— sustraiak eta hegoak ekarri zizkigun batera: lurra eta airea, iragana eta oraina, ahots zahar eta berri.

    Guk dantzaren bidez gorputzari jarri genion soinua, eta soinua bilakatu zen mugimendu: eszenatokian sortu zen giroak publiko osoa murgildu zuen emozio eta irudimenaren olatuan. Une batez, denok izan ginen  istorio horren parte, hitzik gabe kontatua baina hitz guztien beharra asetzen zuena.

    Elkarlan honek erakutsi digu zenbat indar dagoen topaketan, zenbat aukera dagoen elkarrizketan, eta zenbat edertasun sor daitekeen, bi hizkuntza artistiko bereizi elkartzen direnean. Hondarribiko harrerak ilusioz bete gintuen, eta argi dugu bide honek ez duela hemen amaituko.

  • Estreinaldirako sarrerak salgai!

    Estreinaldirako sarrerak salgai!

     

    “Herri Gogoa” zigiluan euskal diskogintza modernoaren eredua sortu zen, eta bertan hainbat adierazpide artistikok egin zuten bat: herriz herriko musika tradizionalak,klasikoek, kantagintza politikoek, konposizio garaikideek, rockak…jarrera ordea bakarra:  gogoa eta desioa. Lourdes Iriondotik Mikel Laboara, eta Karmelo Bernaolatik Shegundo Galarzaraino, zigilu honek euskal musikaren garaikidetasuna azpimarratzeko indar nekaezina erakutsi zuen.

    Haatik dantza konpainiak OTS lanaren sorkuntzan, Jone San Martin Astigarraga, nazioartean ospea duen dantzari eta sortzailea, koreografo gonbidatu gisa aritzeko zorte paregabea izan du.

    Euskal dantzak altxor paregabeak dira, eta haien barnean murgildu gara OTS sortzeko prozesuan. Inspirazio-iturri bihurtu dira, eta haiek aztertuz eta berrinterpretatuz, antolatzeko eta espazioan “idazteko” modu berriak aurkitu ditugu.

    Haatik-eko dantzariek haien sustraiak sakon ezagutzen dituzte, eta erronka nagusia euskal dantzen mekanismoak interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta pertsonalen adierazpenerako tresna bihurtzea izan da.

     

     

    Sasrrerak salgai!