Author: Iurre

  • MURGILDU GAITEZEN UR BIZITAN!

    MURGILDU GAITEZEN UR BIZITAN!

    Martxoaren 11n estreinatuko da UR BIZITAN lana

    Dantza garaikidea, zuzeneko musika eta hitza uztartzen ditu Haatik dantza konpainiak hamargarren urtemuga ospatzeko aurkezten duen sormen berriak. Dagoeneko sarrerak salgai Tolosako Leidor Aretoko leihatilan eta Kutxanet bidez.

    
    Martxoak 11, OSTIRALA 20:30
    Tolosako Leidor Aretoan
    Sarrerak: 10€
    (https://tickets.kutxabank.es/)
          

     

    Hamar urte antzokietan, ibilbide entzutetsu eta irmo baten adierazle

    Aiert Beobidek abian jarri eta ordutik zuzentzen duen Haatik Dantza Konpainia gipuzkoarrak, hamar urte beteko diu bere lehen lana aurkeztu zuenetik. Konpainiak sorkuntza propioetan lan egiteaz gain, hainbat sortzaileekin elkarlanean aritu da proposamen artistiko ezberdinak eskeiniz.

    Apurka profesio berezi honen gakoak ulertzearen poderioz, konpainiak bere ahulguneetan erreparatu eta hauek sendotzeko asmoz lan egin du urtez urte.

    Bere nortasuna eta identitatea lantzen jarraitu nahi du. Beraz, hamarkada hau ospatzeko, aurrera jarraitzea du modurik onena. Oraingoan, honakoa izan da erronka: hunkitzen duen gai mamitsu bati, ikuspegi ezohiko bat aurkitu, eta bidaia lagun izan dituen artista eta sortzaileez inguraturik buru-bihotzetik, sentimendu eta jakitez osatutako lan bati aurre egitea.

    Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat

    Edo agian modu jasangarri batean bizitzeko aukeraz diharduen gogoeta bat. Ez da ekintza huts eta anekdotikoetan oinarritzen den lana; jaki, jantzi edo kontsumo beharrei begira soilik. Bizitza beraren oinarri eta garapenean baizik. Gizaki eta natura baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean kokatzen den alegoria bat da. Eta zoritxarrez horren ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agerian utzi nahi dira.

    Donostiako familia baserritar baten kontakizunak bultzatu du konpainia sorkuntzaren bidaia hau abiatzera. Haien aitortzek hunkitu, alaitu, liluratu eta haserretu ditu kideak. Baina batez ere, zer pentsa sorrarazi, eta garai haietako gertaeren inguruko jakin-mina piztuz.

    Fitxa artistikoa

    HASIERAKO IDEIA ETA ABIAPUNTUAREN PLANTEAMENDUA: Iurre Aranburu eta Aiert Beobide 
    GIDOIA: Koldo Izagirre 
    ZUZENDARITZA ETA KOREOGRAFIA: Aiert Beobide 
    MUSIKA: Pascal Gaigne 
    ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Olatz Beobide 
    PRODUKZIOA: Iurre Aranburu 
    JANTZIAK: Ramón García 
    DANTZARIAK (5): Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Amaiur Luluaga, Libe Sukia, Iñigo Etxeberria, Nagore Zabala 
    MUSIKARIAK: Iñaki Diéguez, Javier Perez de Azpeitia, Manu Gaigne. 
    ARGIZTAPENA ETA TEKNIKA ARDURADUNA: Anartz Beobide 
    ZERBITZU TEKNIKOA: Eragin STAC
    

    Lan taldea

    UR BIZITAN lanean, dagoeneko konpainian ezaguna dugun lan taldea aurkituko dugu: Iurre Aranburu, produkzio eta komunikazio arduradun izateaz gain, lanaren sorkuntzan ere oso murgilduta egon da oraingoan. Emanaldiaren ideia eta pasarteak finkatzen eta baita Ramon Garciarekin batera konpainiaren identitatearen zutabe garrantzitsua den eszenaren eta jantzien estetikaz arduratuz.

    Konpainiak ikuskizunetan dantzari taldea mantentzeko apustua egiten jarraitzen du eta aurreko lanetan haien kalitateaz gozatzeko aukera izan dugun Amaiur Luluaga, Jon Arsuaga, Irati sorondo, Iñigo Etxeberria eta Libe Sukia ikusi ahal izango ditugu berriz oholtzan. Haietaz gain, gertutik jarraitzen ari dira ekoizpena ere Nagore Zabala, eta dantzari taldera berriki gehitu den Leire Romero ere.

    Eta nola ez, aretoetara itzultzearekin batera Anartz Beobide batu da lan taldera ikuskizunaren argiztapena osatzera.

    Musika zuzenean

    Musikagintzaren arlo asko lantzen dituen eta bere soinu banden ibilbide oparoagatik ezaguna den Pascal Gaigne izan da musika eta soinu espazioa sortzeko arduraduna.

    Hiru musikarik osatutako soinu banda izango da eta  Iñaki Dieguez akordeoilariak, Javi Perez pianojoleak eta Manu Gaigne perkusio-jotzaileak zuzenean eskainiko dute euren lana ikuskizunean.

    Dantzarako lehen aldiz idatziz

    Koldo Izagirre, euskal idazle oparo, goraipatu eta berritzaileenetako bat izan da gertaera eta kontakizun haietan jasotakoa narrazio bilakatzeko arduraduna. Literaturaren genero guztiak landu ditu bere idazlanetan: poesia, eleberrigintza, ipuingintza eta saiakera. Prentsan artikuluak maiz plazaratzen ditu, eta telebistarako eta zinemarako gidoilari lanetan ere aritu izan da, baina dantza sorkuntza bat inoiz idatzi ez izanak piztu zion bereziki lan hau aurrera eramateko interesa.

    Natura eta egoera fisikoak mugimenduen ardatz

    Aiert Beobidek, sorkuntza eta koreografia lanetan murgilduz hamar dantza lanetik gora aurkeztu ditu dagoeneko. Lan berri honetarako hainbat bide ireki ditu koreografiak sortzeko mugimenduen bilaketan. Besteak beste, urak sortzen dizkigun sentsazioetan jarri du arreta. Horiek adierazteko bideak bilatuz. Eta higidura zirkular uniforme batean bat-bateko norabide eta abiadura aldakorrak konbinatu ditu. Horrez gain, aztergai izan du ere zuhaitzen lerrokatzeek sortzen diguten handitasuna, eta, era berean adarrek haien sorlekutik urrun iristeko malgutasuna.

    Hitz eta ahotsak lehen planura

    Olatz Beobidek, hitzak eta testuak modu sentikor batean interpretarazteko maisutasunaz baliaturik, dantzariak bideratu ditu ikusleekin jokatzera. Horrela, hitza eta ahotsak lehen planora ekarriz, kontakizuna beste dimentsio batera eramango dute.

    Egutegia

    Otsailak 13, 19:00 (Aurrestreinaldia) Sarobe Arte Eszenikoen Gunea, Urnieta.
    
    Martxoak 11, 20:30 (Estreinaldia) Leidor Aretoa, Tolosa.
    
    Martxoak 19, 19:00 Itsas Etxea, Hondarribia.
    
    Martxoak 20, 19:00 Erribera Kulturgunea, Astigarraga.
    
    Maiatzak 13, 22:00 Resti Pilotalekua, Zaldibia
    
    Maiatzak 20, 19:00 Bastero Kulturgunea, Andoain
    
    Uztailak 30, 22:00 Zigoitia Aretoa, Zigoitia
    
    Urriak 20, 20:00 Biteri Kultur Etxea, Hernani
    
    Urriak 29, 22:00 Lasarrte Aretoa, Igorre
    
    Azaroak 5, 20:00 Gazteszena, Donostia
    
    
  • PASAIAKO DANTZA FESTIBALAREN EGITARAUA OSATZEKO  PROPOSAMENAK JASOTZEKO EPEA ZABALIK

    PASAIAKO DANTZA FESTIBALAREN EGITARAUA OSATZEKO PROPOSAMENAK JASOTZEKO EPEA ZABALIK

    PASAIAKO DANTZA FESTIBALAren 4. edizioa 2022. urteko ekainaren 9tik 12ra ospatuko da. Hori dela-eta, bertan parte hartu nahi duten Euskal Herriko sortzaile eta dantza konpainiei dei egiten diegu, eskaintzeko moduan izango dituzten lanen berri eman diezaguten.

    Proposamen bilketa hau baliagarri izango zaigu, dantza lanen sorkuntza eta konpainien egoera aztertzeko, eta jaialdiaren egitaraua osatzeko.

    PASAIAKO DANTZA FESTIBALAK jaialdi parte-hartzaile, parekide eta integratzailea izateko asmoarekin dihardu lanean. Dantza gizarteratzeko eta ikusle berriak sortzeko, dantza sortzaileen lanak erakusteaz gain, bide ezberdinen bidez dantza herritarrei hurbiltzeko tailer, erakusketa eta hitzaldiek osatuko dute egitaraua.

     

    PARTE-HARTZAILEAK

    Euskal Herriko zazpi probintzietako sortzaile nahiz konpainiek bidalitako proposamenak hartuko dira kontuan. Iraupen motz zein ertaina duten, eta kalean eta ezohiko espazioetan eskaintzeko sortu diren dantza-lanak izan beharko dute.

    EPEA

    Proposamenak aurkezteko epea 2021ko abenduaren 1era arte egongo da zabalik.

     


    Proposamena aurkezteko, jaialdiaren webgunean:

    www.pasaiakodantzafestibala.info

     

  • HIK DANTZA IKASI BERRIZ MARTXAN

    HIK DANTZA IKASI BERRIZ MARTXAN

    HIK DANTZA IKASI, euskal dantzan ibilbidea duten dantzarientzako ikastaroa, berriz martxan Urritik aurrera.

    HIK DANTZA IKASI egitasmoa inguruko dantzariei motibazioa, ilusioa, eta noski, formazioa eskeintzeko asmoz sortzen da. Eta baita dantza garaikideak eskaintzen dituen hainbat aukera ezagutu eta lantzeko ere.

    Aurten sorkuntza prozesu bat eramango da aurrera, partaideen gaitasunez baliatuz eta berriak landuz, taldea bera izango da sorkuntzari bidea emago diona. Ikasturtean zehar sortze prozesu horretan burutzen ari den lana publiko ezberdinekin konpartitzeko ekintza ezberdinak antolatuko dira.

    Ikastaroa Haatik-eko kideek eskainiko dute Gipuzkoako Dantzaguneak Errenterian duen egoitzan.

     


    Informazio praktikoa:

     

    Nun: Gipuzkoako Dantzagunearen egoitzan. Errenteria.

    Noiz: Urritik Maiatzera.

    Eguna: Asteazkenak.

    Ordua: 18tatik 20tara.

    Egutegia: ikusi

     

    Izen ematea:

       Izen ematea

     

    *Edozein zalantza eta argibiderako jarri gurekin harremantean.

     

     

     

     

     

  • HIK DANTZA SENTITU | Dantzaren sensibilizazio jarduerak ikastetxeetan.

    HIK DANTZA SENTITU | Dantzaren sensibilizazio jarduerak ikastetxeetan.

    Martxan da lehen edizioa!

    Dantza ikasleengana hurbiltzeko balioko duten tailer bereziak eskainiko ditugu Pasaiako hiru ikastetxeetan; IPI Karmengo Ama, Anunciata Ikastetxea eta Pasaia Lezo Lizeoan.

    Modu ludiko eta erakargarri batean ikasleek dantzaren oinarrizko alderdiak landuko dituzte:

    Gorputzaren ezagutza, mugimenduen kalitate ezberdinak, taldeko partaide izatearen garrantzia, musika eta erritmoa landuko dira. Eta nola ez, horrek guztiak sortzen dizkigun onura eta sentsazioetan arreta jarriz.

    Proiektuaren helburua da ere, sortzaileek dituzten motibazioak eta lanerako tresna ezberdinak dantzari diren zein ez diren ikasleekin elkarbanatzea. Horretarako jardueran zehar dantza pieza bat prestatuko dute elkarrekin, sorkuntzaren helburuak, xehetasunak eta erabilitako metodologiak azalduz.

    Aurten, ilusioz beteta ekingo diogu, eta datozen edizioei ilusio berbera eta ikasitakoa gehituko dizkiegu.

    Bizi dantza!

  • HIK DANTZA LANDU | 2021

    HIK DANTZA LANDU | 2021

    Martxan da Hik Dantza Landu 2021!
    Ikasturtean burutuko diren dantzari profesionalentzako etengabeko formakuntza ekintzak aurkeztu genituen, Dantzagunean.
     
    Hik Dantza Landu, Haatik Dantza Konpainiak, Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Kultur Sailaren laguntzarekin antolatzen ditugun dantzari profesionalentzako etengabeko formakuntza programa da.
     
    Maiatzean hasi eta abenduan amaituko den III. edizioa osatuko duten ekintzak aurkeztu zituzten Aiert Beobide, Haatik Dantza Konpainiako eta Hik Dantza programaren zuzendariak (Dantzaren formazio, sentsibilizazio eta zabalkunderako egitasmoa) eta Amaiur Luluaga, Hik Dantza Landu formakuntza ekintzen koordinatzaileak. 
     
    Aurten nazioarteko ospea duten bost dantzari eta sortzaile gonbidatu izango ditu: Laida Aldaz, Vicky P. Miranda, Nadine Gerspacher, Marion Castaillet eta Roser Lopez.
     
     

    IZEN EMATEA ETA INFORMAZIOA:

       Izen ematea

     

  • Kulturabirusa I Dantza emanaldiak sarean

    Kulturabirusa I Dantza emanaldiak sarean

    Kulturabirusa

    Dantza emanaldiak sarean

     

    #Covid-19 #etxeangeratu #haatik #kultura #geraezina #da

     

    Emanaldiak bertan behera geratu dira, baina ez gure irudimena. Horregatik, konpainiak egindako emanaldien pasarteak sarean ikusteko aukera eskaini nahi dizuegu. Hau aurrera eramateko, gure webgunean, #Kulturabirusa izeneko tarte berezi bat sortu dugu, eta bertan, konpainiak eskainitako emanaldien 15 minutu inguruko bideoak jartzen joango gara. Baina adi, 48 orduro bideoa aldatu eta lan berri bat jarriko dugu.

     

    Ah! Eta ekimena gustoko badezu, ez ahaztu zabaltzeaz eta partekatu kulturaren birusa!

     


    #Kulturabirusa #01

       70 + 1

    Ekintza berri honi hasiera emateko Hormek Diote ikuskizunerako Iker Arruek sortutako 70+1 lana egongo da ikusgai.

    Lan interesgarri honek, Horma batek kultura edo erlijio ezberdina duten gizataldeen artean sortzen duen mugen inguruan hausnartzen du. Zerk bultzatzen du pertsona bat muga horren beste aldera joateko erabakia hartzera? Zer dira mugaren bestaldetik somatu ditzakegun soinuak?

     

    Noiz ikusgarri:  Asteazkena 18 eta osteguna 19
    Non ikusgarri: www.haatik.com/eu/kulturabirusa/

     

    Zer, animatzen zara? Eroso jarri, igo bolumena, pantaila osora ikusteko aukeratu eta gozatu!

     

     

  • Estreinaldia

    Estreinaldia

    Errimak oinetan ikuskizunarekin bizitakoaren ondoren, formatu bera izango duen gai, bertso eta dantza berriez osatutako bigarren ikuskizun batekin gatoz. Garai bateko eta gaurko bertso eta doinuez osatutako emanaldi entretenigarri eta dibertigarri bat.

    Lan talde ezin hobea dago Unai Elizasu eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldi berri honen atzean. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscary bezalako ahotsez abesturik.

    Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna. Eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez, gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea. Bertso saioak bezela, antzoki eta areto handietan egiteko emanaldi egokia izan arren, espazio ezberdinetara erraz moldatzeko aukera emango duen formatu sinple batean oinarritzen da emanaldia. Areto txiki zein frontoi edo kaleko eskenatoki batean eskaintzeko aukera emango duena.

     Lan taldea:

    Zuzendariak: Aiert Beobide eta Unai Elizasu 

    Koreografia: Talde sorkuntza 

    Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Anne Jauregi, Iñigo Etxeberria, Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Nagore Zabala. 

    Aurkezle eta gai jartzailea: Unai Elizasu 

    Bertsoak: Sustrai Kolina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Odei Barroso, Ibon Ordoñez eta Gehiago. 

     Musika: Igelaren Banda. Bixente Martinez (Gitarrak eta Zuzendaritza), Amaiur Cajaraville (Kontrabaxua) eta Hasier Oleaga (Bateria) 

     Ahotsak: Maddalen Arzallus, Thierry Biscary, Aitor Mendiluze, Irati Sorondo eta Anne Jauregi 

     Grabaketa: Azkarate estudioak, Jonan Fernandez  

    Jantziak: Ramón García 

    Kartelaren argazkia eta Diseinua: Iurre Aranburu

  • Izen ematea irekia!

    Izen ematea irekia!

    Haatik dantza konpainiak Gipuzkoako Dantzagunearen laguntzarekin, urritik maiatzera eskainiko du bigarren urtez (H)IK DANTZA IKASI, euskal dantzan ibilbidea duten dantzarientzako ikastaroa.

    Aurreko ikasturtean izandako esperientzia ezin hobearen ondoren, ikastaroaren nondik norakoak ondo aztertu eta birplanteatu ahal izan ditugu. Eta ondorioz, helburu eta metodologia berriak finkatu ditugu. Besteak beste, ikasle bakoitzaren beharretara egokitutako formazio zehatzagoa prestatuz.

    2019-2020 ikasturtean sorkuntza prozesu bat eramango da aurrera eta partaideen gaitasunez baliatuz eta berriak landuz, taldea bera izango da sorkuntzari bidea emago diona.

    Ikasturtean zehar sortze prozesu horretan burutzen ari den lana publiko ezberdinekin konpartituko da, eta azken emaitza leku esanguratsu batean aurkeztuko da.

    (H)IK DANTZA IKASI programa inguruko dantzariei motibazioa ilusioa, eta noski, formazioa eskeintzeko asmoz sortzen da. Eta neurri batean bada ere, konpainia baten funtzionamenduarekin lan egingo dute parte-hartzaileek; helburu zehatzak dituzten klase eta sorkuntza tailerrak, lanak erakusteko entsegu irekiak eta dantza lan baten sorkuntza bizitzeko aukera izanez.

    Ikastaroa Haatik-eko kideek eskainiko dute Gipuzkoako Dantzaguneak Errenterian duen egoitzan.

     

     

     

     

     

  • Lau Eme martxan

    Lau Eme martxan

    Pasaden larunbatean Pasaiako Ciriza etxean aurkeztu zuen azkenik Haatik Konpainiak emakumearen ahalduntzeri buruzko lan berria. Formatu bereziko ikuskizun hau, lau emakumeek osatzen duten 20 minutu inguruko dantza lana da.

    Kanpotik itxura ederra bazuten ere, sakonean zapalduak eta otzanak ziren garaiko emakumeek ematen diote hasiera pieza honi. Familia zaindu eta euren senarrentzat apain egotea zen bete beharreko rola, baina pausuz pausu, eta borroka feministak historian zehar emandako aurrera pausoak erakutsi nahian, gaur egungo emakumea isladatzera iritsiko direlarik.

    Argazkia: Mendi Urruzuno

    Sorkuntza prozesu luzea

    Pieza laburra izan arren, gaiaren garrantziaz oharturik konpainiak arduraz landu nahi izan du sorkuntza berri hau. Horregatik, dantzari eta zuzendariak talde lanean eraman dute aurrera azaroan martxan jarri zen sorkuntza koreografikoa. Martxoan lanaren prozesua eskeini zen Donostiako dFeria-n sektoreko profesionalen aurrean, eta baita Pasaian antolatutako emakumearen eguneko egitarau barnean. Bertan herritarrekin lanaren norabideaz hausnartzeko aukera izan zelarik. Hemen jasotako ondorioekin azken fasean sartu eta lana ia amaituta zenean Dantzagunean eskeini zen entsaio ireki batean urbildutakoekin azken balorazioak eginez.

    Argazkia: Mendi Urruzuno

    Hausnarketarako lana

    Konpainiak kulturaren funtzio soziala nabarmentzen jarraituz, dantza erabiltzen du emakumeri ikusgarritasuna eman eta gizarteari hausnarterazten jarraitzeko tresna bezela. Horrela, mugimenduari dagokionez, frustrazioa, errepresioa edo amorrua bezalako sentsazioak, eta baita askatasuna, boterea edo indarra bezalakoak ere azaleratuz.

    Argazkia: Mendi Urruzuno

    Hasierako bira

    Dantza lana aurkezteko Pasaiako estreinaldiaren ondoren, Gasteiz eta Arrasaten izango dituzte Euskal Herriko lehen zitak, eta ondoren Bartzelonako NunOff edo Libourneko FestArts jaialdietan eskeiniko dute.

    Ekainak 2 Pasaia

    Ekainak 10 Gasteiz (Kaldearte)

    Uztailak 6 Arrasate

    Utzailak 10 Bartzelona

    Abuztuak 2, 3, eta 4 Libourne (FestArts)

     

     

     

  • LAU EME badator!

    LAU EME badator!

    Azken hilabeteetako lanaren ondoren, badatoz LAU EME lana aukezteko lehen emanaldiak.

     

    Ekainak 2 Pasaia (Donibane). Santiago Plaza, 20tan.

    Ekainak 10 Gasteiz (Kaldearte jaialdia). Santa Maria Katedraleko plazan, 19tan.

    Uztailak 6 Arrasate. Zaldibar frontoia. 20tan.

    Uztailak 10 Bartzelona (NunOff jaialdia) 

    Abuztuak 2,3 eta 4 Libourne (Fest´arts jaialdia) 

     

    Kanpotik itxura ederra bazuten ere, sakonean zapalduak eta otzanak ziren garaiko emakumeek emango diote hasiera pieza honi. Familia zaindu eta euren senarrentzat apain egotea zen bete beharreko rola, baina pausuz pausu, eta borroka feministak historian zehar emandako aurrera pausoak erakutsi nahian, gaur egungo emakumearengana iritsiko gara. Bere lanean baloratua izatea lortu duen emakumea, gizartean hitza eta botoa emateko eskubidea duena. Itxuraz libre eta independientea…baina oraindik euren jokabideengatik uneoro epaitzen duen gizarte batean.

    info +

  • LAN BERRIA sorkuntza prozesuan “Lau Eme”

    LAN BERRIA sorkuntza prozesuan “Lau Eme”

    Udaberrian aurkeztuko den piezan lanean gaude buru belarri….

     

    Lau emakume, lau emakume borrokan. Haien eskubideengatik borrokan. Aurrerapen handiak izan arren, lorpenak ematen ari diren arren, erne jarraitu behar delako. Amore eman gabe… Dagoeneko ez dira haien semeen eta familiaren zaintzaile hutsak, apurka haien lana eta horien baldintzak hobetzen doaz, sufritutako korse eta jantzi deserosoetaz aske dira orain, gizartearen erabakietan zeresana dute…

    BAINA AMAITU AL DIRA BORROKA EGITEKO ARRAZOIAK? EZ.

    Oraindik, matxismoaren arrastoak gizartean jarraitzen dute emakumeen bizi eta lan baldintzen kalterako. Berdintasuna aldarrikatuz, borroka egin zuten emakume eta sufragista guztiengatik,

    GARRAXI EGIN DEZAGUN!

    LAN BERRIA sorkuntza prozesuan I haatik dantza konpainia
    LAN BERRIA sorkuntza prozesuan I haatik dantza konpainia

    EUSKAL EMAKUMEA:

    Historian zehar, euskal emakumeak egunsentitik gauerarte lan egin dute, semeak erditu, etxeataz, familiataz, animalietaz eta baita baratzetaz arduratu dira. Sareak josi, arraia eta barazkiak saldu eta senarren ondoan borrokatu dute. Euskal matriarkatu ezagunak zerikusi gutxi du adimen sinpleek egozten dien agintaritzarekin eta asko aldiz sinesmen zaharrekin. Euskaldunen aintzinako erlijioa matriarkala zen, jainkosa ama batean sinesten zuten, kristautasunak irudikatzen zuen patriarkalaren aldean.

     

    EMAKUMEZKOEN JANTZIAREN BILAKAERA:

    Historian zear emakumezkoak erabilitako jantziek historiako gertakariak ulererazteko balio du. Soineko baten luzera, bat edo beste izatea, edo gerriaren kokapena ez ziren modak besterik gabe, gizartearen bilakaeraren adierazgarri errealak baizik.

    Horregatik, jantzietan aurkitzen degu emakumeen borrokaren adieraz bide izango den metafora, eta sorkuntza prozesuan kontuan edukiko degun zutabeetako bat izango da.