Category: Albistea

  • Webgune berria!!

    Webgune berria!!

    Haatik Dantza Konpainiaren webgune berria aurkezten dizuegu. Informazio guztia eguneratuta izango dugu bertan.  Orain arte egin ditugun gauzak (emanaldiak, ikuskizunak eta gauza bereziak) momentu honetan zein lanetan murgilduta gauden eta hemendik aurrera etorriko diren gauza guztiei buruzko informazioa egunean izango dugun gunea. Konpainiaren ibilbidea, bertan parte hartzen duten dantzariak, emanaldien agenda, argazki eta bideoz osaturiko galeria eta gehiago…askoz gehiago. Sare sozialak ere egunean jarriko ditugu facebook, flickr, vimeo, eta twiter.

    Ongi etorri eta zuen gustukoa izango dela espero dugu!!!! www.haatik.com

  • Vitali Safronkine koreografoarekin elkarlanean.

    Vitali Safronkine koreografoarekin elkarlanean.

    Vitali-rekin entsaioetako une bat

    Vitali Safronkine dantzari eta koreografo errusiarrarekin elkarlanean hasi da Haatik.

    malko isuria

    Akordio honi esker koreografoak propio sortu duen koreografia bat lantzen ari da konpainia. Duela hilabete batzuk hasi ginen “Malko isuria” izeneko koreografia prestatzen eta hemendik gutxira izango duzue lana ikusteko aukera.

    Horrez gain, eta hori gutxi balitz, Safronkine-k konpainiaren aholkulari eta irakasle lanak beteko ditu aurrerantzean.

    Vitali Zurich-eko eta  Basel-eko ballet konpainietan ibili ondoren Bejart Ballet konpainiako dantzaria da gaur egun.

    Azken urteotan koreografia lanak egin ditu hainbat eskola eta konpainiarentzat eta gaur egun Bejart Ballet konpainiarentzat sorkuntza bat prestatzen ari da.

     

     

  • Haatik Niessengo instalazio berrietan.

    Haatik Niessengo instalazio berrietan.

    haatik_niessen Haatik Dantza Konpainiak bere ohiko lantokia aldatu du. Dantzagunea Artelekutik Errenteriako Niessen eraikinera pasa baita.

    haatik Niessen

    Pena handiz uzten dugu Arteleku. Hainbat diziplina ezberdinak biltzen zituen eraikin sinestezina baitzen. Bertara lehen aldiz hurbiltzen zen edonork europar hiriburu batera bidaiatu izana senti zezakeen. Margolariak, argazkilariak, teknologia berriak, eskultoreak, dantzariak…denetik elkartzen ginen bertan. Orain urrundu egingo gaituzte bata bestearengatik…Ez dugu uste erabakirik egokiena izan denik Gipuzkoako kultur sorkuntza garaikidearen etorkizunarentzat.

    Baina bestetik, dantza bezalako arte eszeniko minoritario batentzat (edo hori sinistu arazi nahi digute) Errenteriako hiriak eta Gipuzkoako aldundiak etorkizunera begira egin duten apustua sinestetezina egiten zaigu ere. Eta ziur gaude honek gure lurraldeko dantza konpainia,sortzaile eta dantzarien “osasuna” indartuko duela.

    Orain arte bezala Dantzagunea oso zerbitzu garrantzitsua izango da Haatik Dantza Konpainiarentzat.

  • Argazki sesioa

    Argazki sesioa

    Gustuko ditugu argazkiak eta denbora eskaintzen diegu itxurazkoak izan daitezen. Baina denboraz gain ezagutza eta esku ona behar da, eta horixe du Iurrek. Gure diseinatzailea, argazkilaria, sortzailea…eta askoz ere gehiago da Iurre. Konpainia martxan jarri bezain laster argazkiak atera genituen eta hemen egindakoaren bideoa:

    Eta bideoan ikusitakoaren emaitza ba ikusgarria. Hemen dituzue ateratako argazki batzuk. Mila esker Iurre!!!!!

    ARGSESS_web_album

    Eta hauen erabilpen bat…berak dioen bezala, “LookBook” bat. Klikatu irudia pdf-a ikusteko.

    HAATIK_DK_LOOKBOOK_PORTADA